ALPINO UZTURRE ELKARTEA
Gudari Kalea, 5 behera - 20400 TOLOSA
Telf. : 943 65 27 89
e-mail: alpinouzturre@hotmail.com
Albisteak Kluba Tarifak Roll-Ski EHUN MENDI 50 Urte

EHUN MENDIREN ARAUKETA  

 

I. Definizioa eta iraupena

Ehun Mendiren Lehiaketa beste horrenbeste mendi desberdinetara ehun igoera egitean datza, mendi horien Euskalherriko mendien Katalagoan agertu behar dutelarik eta ondorengo artikuluetan seinalatzen diren baldintzetan. Lehiaketaren gutxienezko epea bost urtetako izango da eta gehinezkoa, hamar urtetakoa.  

II. Lehiatzaileak

1.-Lehiaketa honetan Euskal Mendizale Federakundea osotzen duten mendi-taldeetako afiliatu guztiek parte hartu ahal izango dute, Federakundearen baimena Lehiaketa hasten denetik eta berau luzatzenden denbora guztian aldean eduko beharko dutela. Puntuatzen hasi ahal izango dira zazpi urte betetzen duten urtetik aurrera.

2.-Mendizaleren batek, bat baino klub gehiagoren partaide denean, klub baten izenean soilik lehiatu ahal izango du urte bakoitzean.  

III. Mendi puntuagarriak

1.- Oraingo Katalogo honetako lurralde-zerrendetan agertzen diren Euskal Herriko mendi guztiak kontsideratzen dira mendi puntuagarriak.

2.- Aspalditik zenbait mendi taldek Euskaditik kanpo gelditzen diren mendi batzu sartu dituzte Lehiaketan, mendiak talde horiei dagokien Lurraldean mugatik oso hurbil kokatzen sistema probintzialaren luzapen geografiko bezala kontsideratuak izan direlako. Honelako zirkunstantziak gertatzen diren bakoitzean, igoerak onartuak izango dira Ehun Mendiren Lehiaketarako, katalogoaren gainerako mendien baldintza berberetan. Egoera horretan aurkitzen diren mendia, Lurralde bakoitzean Aldameneko Zonaldeak izenaz agertzen dira zerrrendan.  

3.-Euskaditik kanpoko mendiek ere balioko dute Lehiaketarako. Mendi horiek garrantzi altimetrikoa eta balio geografikoa bezalako bereizgarritasunak eduki beharko dituzte, honela Ehun Mendiren Finalista baten mendi-historialean agertzeko modukoak izan daitezen. Hori dela eta, Katalogoaren bigarren aldean Penintsula Iberikoaren mendi-multzo garrantzitsunen tontor bereizgarri batzuren zerrenda agertzen da. Euskaditik kanpo puntuatu ahal diren mendiak ezin izango dira hogeitabost baino gehiago izan.

Euskal herriko mendien katalogoa ikusi
ARABA BIZKAIA GIPUZKOA IPARRALDE

IV. Igoerak

1.- Mendi batera egiten den igoera baliozkoa izan dadin, derrigorrez lortu beharko da mendi horren puntarik gorena, igoera mendiaren edozein isuraldetatik egin ahal izango delarik.

2.- Egun bakoitzeko mendi bat soilik lehiatu ahal izango da. Urtean gehienez egin daitezkeen mendiak hogei dira.

3.- Ordea, ez dago gutxienezko mendi-kopururik igotzeko urtean.

4.- Ehun Mendiren Lehiaketa, klubek antolatzen dituzten goierazko, mendizko, zeharbidezko, eta abarrezko beste edozein lehiaketarekin elkargarria da, horrela edozein lehiaketarako egiten den igoera batek Ehun Mendiren Lehiaketarako ere balio ahal du.  

V. Arau orokorrak

1.- Ehun Mendiren Lehiaketa seinalaturiko epeetan eta esigitzen diren baldintzetan amaitzen duen lehiatzaileak eskubidea izango du ofizialki Ehuneko Finalista bezala onartua izan dadin, Ehuneko Mendizaleen Anaitasunean parte hartzera sartuko delarik.

2.- Ehuneko Mendizaleen Anaitasuna ohorezko taldeketa da, Ehun Mendiren Lehiaketa batean behintzat finalista izendatu diren mendizaleek osotua.

3.-Ehun Mendizaleen Anaitasunak Euskal Mendizale Federakundearen Gida Batzordean idazkari bat izango du, ordezkari bezala. Idazkari hau hurrengo zeregin administratibo hauetaz arduratuko da : Arauketa hau betetzeaz, lehiatzaileen eskakizunen eginbideak, dagozkien diploma eta dominak banatzeaz, finalisten errolderatze-lanak eta abar.

4.- Ehun menditarako igoerak bukatu dituen lehiatzaileak, beraz Ehuneko Finalista titulua eskuratzeko eskubidea duelarik, Anaitasunean sartzeko eskabidea egin beharko du eta horretarako dagokion inpreso normaldua erabili beharko, zeina bere klubean edo bere Lurralde-Federakundean eskuratu ahak izango duen.

5.- Eskari-inpresoek, beren osotasunean beterik, klubaren Presidentearen oniritziaren sinadura izan beharko dute. Presidentea agiriaren hitz guztien egiatasuna eta zehaztasuna arduratuko da.

6.- Klubek, urte bakoitzeko Urtarrilearen 31.a baino lehen, Federakundeek Ehuneko mendizaleen Anaitasunaren Idazkaritzari, errezibituriko eskarien zerrenda egokiak diren eskari-inpresoekin batera bidaliko dituzte.

7.- Anaitasunera egun horretarako heltzen ez diren eskariek hurrengo urtean lortuko dute sarrera.

VI. Lehiaketaren hedaketa

Ehuneko Finalistak hurrengo edizioetan ere parte hartu ahal izango du, lehen edizioaren baldintza berberetan, horrela Bigarren Ehuneko, Hirugarren Ehuneko eta abarreko graduetara heldu ahal izango duelarik. Lehiaketa hauetan lorturiko tontorrak, beren artean desberdinak izateaz gain, aurreko urteko edo urteetako lehiaketetako mendietatik ere desberdinak izango dira, sorta berri bat eratu behar dutela. Exzepzionalki, igoerarako guztiz ibilbide desberdina erabili dela justifikatzen bada, aurreko lehiaketetan puntuaturiko mendietatik ehuneko hogei bat errepikatu ahal izango da. Ehuneko hogei horren barruan Euskadiko beste tontor batzu ere inkluitu ahal izango dira, Katalogoan agertu ez arren, garrantzizkoak gertatzen badira mendizaleentzat eta orokorki onartuak direnean. Lehen Lehiaketatik aurrera, urtean egin daitezkeen mendien gehienezko kopurua hogeitabostekoa izango da.  

VII. Azken arauak

1.- Honako Arauketa hau, gaur egungo Tontorren Katalogoan bere argitarapen-datatik hurrengo egunean sartuko da indarrean, gai honi dagozkion aurretik egindako arau guztiak ezabatuz.

2.- Arauketa honen interpretapen eta harrerari buruzko edozein zalantza gertatuz gero, Ehuneko Mendizaleen Anaitasunaren Idazkaritza Orokorrak hartuko du azken erabakia.